Boni Ofogorekin prestatutako saioa:

Saioaren izenburua:  “Afrika kontu-kantari ”

Sinopsia:

”Afrikako ipuinen errepertorio honen hasieran, bi kontalari batera aurkituko ditugu kontari. Bata, beltza; bestea, zuria. Bata, gazteleraz eta yambassa hizkuntzan; bestea, euskara hutsean. Bata, Kamerungo Boni Ofogo; bestea, Euskal Herriko Maite Franko. Gero, berriz, ipuinen harian, Afrikan sartzen hasita gaudela sentitzen hasiko gara, bertako jantziek eta soinuek lagunduta. Eta bertan, zer aurkituko dugun? Tira, ikus dezagun adibideren bat. Afrika hain da handia non edozer gauza aurki daitekeen: txano gorririk ez duen txano gorritxo afrikarra; lurreko biztanleak suaren konkistan dabiltzala, edo berak egiten duen guztia besteek errepikatzea maite duen lehoi errege txoroa; azkenik, agian, Afrika osatzen duten herrien inguruko tira-biraz hitz egiten duen ipuin itxurako metaforaren bat jasotzeko denbora ere izan genezake. Eta dena, hango kantez ederki apainduta. Afrika entzun nahi? Zatoz gurekin, lasai! 

munduan

Comments are closed.