TAILERRAK

 

KONTALARITZA TAILERRA HELDUENTZAT

neskak kontari

  • Norentzat: guraso, osaba-izeba, aitona-amona, irakasle, hezitzaile edota ahozko narrazioa oro har edo haur literatura interesatzen zaion edozeinentzat. 
  • Tailerraren iraupena: teoria+eztabaida+praktika.

–         Saio bat: 2 orduko tailertxoa –         Saio bat edo bitan: 4 orduko tailertxoa –         Hilean behinekoak (saio bakoitza 2 ordukoa izaki).

  • Tailerraren hizkuntza: euskaraz, erdaraz edo elebitan egin daiteke. Elebitan eginez gero, teoria erdaraz eta ariketa praktikoak norberak nahi duen hizkuntzan egin litezke.
  • Tailerraren edukiak eta helburuak

1) Ipuinen onurak eta sailkapen praktikoa ezagutzea.

2) Ipuinaren aukeraketa/azterketa: zer, noiz, nola eta zertarako kontatu?

3) Ipuinetako formulak: hasierako isiltasuna nola lortu, ipuin hasierak eta bukaeretako esaerak ikastea.

4) Ipuinak kontatu ala irakurri? Gauza bera al da?

5) Ipuinen irakurketa dramatizatuak nola egin daitezkeen ikusi eta ikastea.

6) Nola prestatu ipuin kontaketa bat (oinarrizko pausuak).

7) Ahoz eta gorputzaren bidezko adierazpena eta interpretazioa: oinarrizko teknikak ezagutzea.

8) Ipuinen bidez nola hezi: mezuak eta balioak aztertzeko oinarrizko tresnak jasotzea.

*Oharra: Jakina, ordu kopuruaren arabera gai bakoitzean gehiago edo gutxiago sakonduko genuke. Adibidez, 2 orduko ikastaroan nahiko gainetik pasako ginateke gai batetik bestera.

*Ikasle kopurua: gutxienez 6 lagun, gehienez 40. Kopuruaren arabera interaktiboagoa izango da. Liburutegian aldez aurretik izena ematea ezinbestekoa. 

Tailerra non eman den:

Kontu-kontari hasi eta handik 100 bat saiora egin zuen bere lehen tailerra Maitek. Harrez geroztik, urtero eskaini izan ditu.

–         Irungo  Plaiaundi Institutuko Haur Hezkuntza saileko ikasleei (2005, 2006, 2007, 2009, 2012 urteetan). 10 saio guztira.

–         Zaldibarko Liburutegian guraso eta hezitzaile batzuei (2006 urtea; 8 saio)

–         Zumarragako Liburutegian guraso eta hezitzaile batzuei (2006 urtea; 16 saio)

–         Beasaingo Asmube emakume taldeari (2006; 3 saio)

–         Valdegoviako Liburutegian irakasleei (2006 urtea; bi saio)

–         Irungo Eguzkitza eskolako gurasoei (2009 urtea; bi saio)

–         Mutrikuko Liburutegian guraso eta hezitzaile taldeei (2009 urtea; 2 saio luze)

–         Ordiziako Oianguren ikastetxean Haur Hezkuntza saileko ikasleei (2012; saio bat)  

2013rako lotuta dituen tailerrak:

–         Gallartako liburutegikoa (irailean) Saio bat. –         Zarauzko Orokieta ikastetxekoa. 5 saio

 

SORMEN TAILERRA UME edo GAZTEENTZAT  

sormena

  • Norentzat: 8tik 16 urteko ume edo gaztetxoentzat.
  • Ikasle kopurua: gutxienez 4, gehienez 25.
  • Iraupena: Aukera desberdinak egongo lirateke adinaren arabera. Iraupenaren arabera ere dinamika gehiago edo gutxiago.
  • Hizkuntza: Euskara edo gaztelera.
  • Edukiak eta helburuak:

Tailerraren helburua ume eta gaztetxoek baduten sormen ahalmen handiaz jabetzea eta aldi berean ondo pasatzea izango litzateke:

–         lantalde eta bakarkako lanak eginez;

–         besteengandik ikasiz eta ariketatxo bera 20 modu desberdinetan egin daitekeela ikusiz;

–         nork bere lana erakusteko lotsa galduz;

–         idaztea zeinen terapeutikoa izan daitekeen intuituz;

–         sormenaren sua pizten duten txinpartak ere oso anitzak izan daitezkeela jabetuz (izan ere, oso bide desberdinak erabiliko ditugu horretarako);

–         helduok haiengandik zenbat ikas dezakegun ohartuz.

–         eta abar …

Hona hemen egingo genituzkeen dinamikak (adinaren arabera ere moldatu egiten ditut):

a) Berotzekoak: Desinhibizio ariketak, elkar ezagutzekoak (beharrik balego), zentzumenekin jolastekoak, talde-dinamikakoak …

b) Sormen-pintxoak: ahozkoak edo idatzizkoak, baina bat-batekoak edo oso denbora laburrean egitekoak, hitz zein esaldi jakin batzuekin jolas egitekoak, akrostikoak, bertso laburrak (izenekin adibidez), dedikatoriak,  epitafioak, iragarkiak, errezeta ez gastronomikoak, asmakizunak, erretratuak (norberaren auzo edo herriko leku zein pertsona bitxi baten deskribapen fisiko edo psikologikoa), mikroipuinak sortzeari begirakoak, txapelketatxoak ….

c) Sormen ariketa luzeagoak: norberaren aurkezpena gorputz atalka, bakarrizketak (mania eta adizioen ingurukoak, adibidez), beldurrezko narrazioak, istorio bera taldeka edo bakarka moldatu (tonu desberdinak erabilita, ikuspegia aldatuta edo haur ipuin klasikoen bertsio modernoak sortuz, adibidez), ipuin etiologikoak (gauzen jatorria azaltzen dutenak), irrati zein telebistarako nobelatxo oso laburrak, aholku eskatzeko eskutitzak (aldizkari kontsultorioak) …

d) Sormen ariketa eszenikoak: inprobisazioak, dramatizazioak, dantza laburrak, abestien bertsioak koreografiak eta guzti, klown ariketatxoak …

  • Tailer hau non eman den:

–         Beasaingo liburutegian (2006 urtean; 8 saio talde berarekin)

–         Laudioko liburutegian (2007 urtean; 8 saio 8 talde desberdinekin)

  • Non emango den laster:

–         2013ko irailean, Elgoibarko aterpetxean Urruzunotarrak ekimenaren barruan, DBHko ikasleekin, lau egunetan eta haiekin biziz. Ikasle hauek Yolanda Arrieta eta Patxi Zubizarretaren eskolak ere jasoko dituzte egun berberetan.

Comments are closed.